EGURALDIA | Arratsaldean euria egin dezake

Tenperaturak pixka bat igoko dira
EGURALDIA | Arratsaldean euria egin dezake
2024/02/29 08:30
eta kitto!

Goiz-lanbroa. Egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da. Arratsaldean eta gauean euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina.

Egunaren lehenengo partean hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du ahul-bizi.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet