EGURALDIA | Arratsaldean ostarteak zabalduko dira

EGURALDIA | Arratsaldean ostarteak zabalduko dira
2023/08/30 09:52
eta kitto!
Zerua hodeitsu eta zaparradak botako ditu; ugariak izan daitezke, eta noizbehinka euria mardul egin dezake. Arratsalde-gauean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.

Egunaren lehen zatian mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa.

Tenperaturan aldaketarik ez.

 

Iturria: Euskalmet