EGURALDIA | Asteburu eguzkitsua dugu aurretik
2023/02/10
08:42
eta kitto!
Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira, baina egunean zehar zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da.
Hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; arratsaldean eki/ipar-ekialdekoa nagusituko da.
Tenperaturan, aldaketarik ez.
Bihar eta etzi antzeko eguraldia egingo du, eta tenperaturak igo egingo dira.
Iturria: Euskalmet