EGURALDIA | Beroak zaparradei lagako die lekua

Txingorra ere egin dezakela jakinarazi dute
EGURALDIA | Beroak zaparradei lagako die lekua
2025/06/11 09:37
eta kitto!

Hauts-gandua ager daiteke. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiekin. Egunaren bigarren partean zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake.

Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet