EGURALDIA | Beroaren ostean, ekaitza

Eguzkia izango da nagusia egunean zehar, baina iluntzean egoera aldatuko da
EGURALDIA | Beroaren ostean, ekaitza
2025/07/01 10:20
eta kitto!

Goiz-lanbroa. Hauts-gandua ager daiteke, bereziki goizean. Zerua hodei gutxirekin egongo da, behe-hodeien tarteekin goizean. Arratsalde-gauean noizean behin zaparrada ertain trumoitsuak izan daitezke. Txingorra egin dezake.

Goizean goiz norabide aldakorreko haizea ibiliko da. Arratsaldean iparraldera egingo du. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.

 

Iturria: Euskalmet