[EGURALDIA] Egun goibel eta euritsua dugu aurretik
2023/01/11
09:00
eta kitto!
Goiza laino artean eta euritsu hasi dugu, eta horrela egongo da egun osoan zehar, nahiz eta tarteka ostarteak irekiko diren, arratsaldean batez ere.
Goizetik aurrera mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.
Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak jaitsi.
Iturria: Euskalmet