EGURALDIA | Egun goibela
2023/11/02
09:33
eta kitto!
Zerua oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina edo zaparradak botako ditu. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea, txingorra botatzea eta zaparrada handiak egitea.
Mendebal-osagaiko haize bizi-gogorra ibiliko da goizaldean, orduan hego-mendebala nagusituko da, bolada oso gogorrekin; goizean ahuldu egingo da, baina arratsalde-gau partean berriro ere zakartu daiteke.
Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira; egunaren amaieran emango dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.
Iturria: Euskalmet