EGURALDIA | Eguna eguzkiarekin hasi eta euriarekin amaituko dugu
2023/03/13
08:48
eta kitto!
Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarteekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Egunaren bigarren partean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan trumoitsuak eta ertainak bota ditzake.
Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, ahul-bizi ibiliko da.
Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira; egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Iturria: Euskalmet