EGURALDIA | Eguraldi nahasia gaurkoan
2023/11/07
09:11
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Zaparradak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren partean, zenbait tokitan baliteke noizbehinka ekaitzak izatea eta txingorra egitea.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, ahul-bizi. Gauean hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da.
Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet