EGURALDIA | Eguzkia arratsaldera arte
2023/09/01
11:01
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua partez hodeitua egongo da, behe-hodeien tarteekin. Arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Arratsaldetik aurrera zirimiria egin dezake eta zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake.
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da; eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da.
Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.