EGURALDIA | Eguzkia asteburu euritsuaren aurretik
2023/03/17
09:42
eta kitto!
Zerua tarteka hodeitsu egongo da; eguerdi aldera ostarteak zabalduko dira. Arratsalde-gau partean zaparradaren bat bota lezake.
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; egunaren amaieran mendebaldetik joko du.
Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet