EGURALDIA | Eguzkia aterako da gaur

Tenperatura maximoek gora egingo dute
EGURALDIA | Eguzkia aterako da gaur
2024/03/12 09:13
eta kitto!

Goizean zerua hodeitsu agertuko da eta tarteka euri txikia egingo du. Arratsaldean atertu eta hodeitza txikituz joango da, ostarte zabalekin gelditu arte.

Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa.

Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet