EGURALDIA | Eguzkia berriz ere
2023/08/31
08:13
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin, batez ere egunaren lehen zatian.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da.
Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.