EGURALDIA | Eguzkia egun osoan zehar, baina atzo baino freskoago
2023/05/04
08:51
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, gauean tarteka hodeitsu.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Eguerditik aurrera haizea ipar-osagaitik eta ahul finkatzen joango da eta egunaren bukaeran aldakor eta ahul ibiliko da.
Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet