EGURALDIA | Eguzkia egingo du egunean zehar, baina gauean zaparradak bota ditzake

Tenperatura maximoak igo egingo dira
EGURALDIA | Eguzkia egingo du egunean zehar, baina gauean zaparradak bota ditzake
2025/06/13 09:25
eta kitto!

Goiz-lanbroa. Eguzkitsu egongo da. Egunaren bigarren partean bero-hodeiak ugarituko dira. Gauean zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake.

Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogor batzuekin.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet