EGURALDIA | Eguzkia gailenduko da zeruan
2023/03/27
08:21
eta kitto!
Goizean zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira zerua hodei gutxirekin geratu arte, goi-hodei batzuekin. Goizean euri txikia egingo du.
Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdera aldatzen joango da eta egunaren bukaeran aldakor eta ahul ibiliko da.
Tenperatura gutxi jaitsiko da; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
Iturria: Euskalmet