EGURALDIA | Eguzkia izango da nagusi eguerdira arte
Arratsaldean lainotu egingo da eta euria egin dezake
2024/05/03
09:42
eta kitto!
Goizean laino eta lanbroa izango dira. Zerua partez hodeitua egongo da, goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da gauean. Egunaren amaieran euri txikia egin dezake noizbehinka.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da.
Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.
Iturria: Euskalmet