EGURALDIA | Eguzkia izango dugu lagun, baina lainotsu egongo da tarteka
2023/02/09
08:25
eta kitto!
Goizean goiz lanbroa egongo da. Gero, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da eta arratsaldean hodeitsu geratuko da. Arratsaldean zirimiria egin dezake han-hemenka.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaia nagusituko da, tarte biziekin.
Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango.
Iturria: Euskalmet