EGURALDIA | Eguzkia izango dugu lagun datozen egunotan
Tenperaturak gora egingo dute poliki-poliki
2024/04/10
10:28
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da eta egunaren lehenengo partean baliteke euri txikia egitea; arratsaldean hodeitza txikitu egingo da.
Egunaren hasieran eta amaieran hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa eta biziago.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet