EGURALDIA | Eguzkiak gogor joko du gaur

Tenperaturak igo egingo dira
EGURALDIA | Eguzkiak gogor joko du gaur
2025/07/10 11:07
eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; egunaren amaieran bero-hodei batzuk agertuko dira.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eguerdi aldera ipar-ekialdetik finkatuko da; ahul, tarte biziren batekin.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet