EGURALDIA | Eguzkitsu hasiko dugu astea
2023/04/24
08:32
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsalde-gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Euri txikia egin dezake han-hemenka eta noizbehinka, bereziki egunaren azken orduetan. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Eguerditik aurrera ipar/ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.
Iturria: Euskalmet