EGURALDIA | Elur-kota 200-400 m ingurura egongo da

Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin
EGURALDIA | Elur-kota 200-400 m ingurura egongo da
2026/01/06 10:18
eta kitto!

Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Zaparrada txiki-ertainak egingo ditu; arratsaldetik aurrera zaparrada txikiak han-hemenka eta noizbehinka egin ditzake. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta kazkabarra egin dezake. Elur-kota 200-400 m ingurura egongo da.

Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.

Tenperaturan aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du.

 

Iturria: Euskalmet