EGURALDIA | Elur-kota 300-500 m inguruan egongo da
Izotz txikia egingo du
2026/01/05
09:37
eta kitto!
Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Baliteke prezipitazio txikia egitea han-hemenka eta noizbehinka. Elur-kota 300-500 m inguruan egongo da.
Eki-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, iparraldekoa nagusituz.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Izotz txikia egingo du.