EGURALDIA | Euria bueltan da
                
                    2023/02/22
                    08:37
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Egunaren lehen partean euri txikia egingo du noizean behin. Egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du, sarriago gauean; orduan euria ugaria izan daiteke.
              Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren bigarren partean ipar/ipar-mendebaldekoa nagusituko da, bolada gogor batzuekin gauean.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira (4º). Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira (12º).
Iturria: Euskalmet