EGURALDIA | Gauean euria egingo du

EGURALDIA | Gauean euria egingo du
2024/01/04 08:46
eta kitto!

Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira. Goizean zerua partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren amaieran zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da. Gauean euri txikia egingo du, azken orduetan bereziki.


Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Gauean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da.


Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.



Iturria: Euskalmet