EGURALDIA | Giro nahasiagoa arratsaldean

Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da
EGURALDIA | Giro nahasiagoa arratsaldean
2024/05/21 09:29
eta kitto!

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldean. Baliteke ekaitzak jotzea.

Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet