EGURALDIA | Goiz euritsua izango da, baina atertzera joko du gero
Tenperaturak jaitsi egingo dira
2025/02/12
10:03
eta kitto!
Goizean giro goibela eta euritsua. Eguerditik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira eta zaparradak tartekatuagoak izango dira.
Goizean goiz haizea ipar-mendebaldera aldatuko da.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez; egunaren bukaeran neurtuko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet