EGURALDIA | Hodei gutxi gaurkoan
2023/06/15
08:50
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarteekin; goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu agertuko da.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, tarteka bizi.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.