EGURALDIA | Hodei gutxi zeru urdinean
Tenperatura minimoak pixka bat igoko dira
2024/09/17
10:19
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean eta goizean goiz tarte hodeitsuekin; egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira. Baliteke goizaldean eta gauean han-hemenka zirimiria egitea.
Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da.
Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet