EGURALDIA | Hodeiak gutxituz joango dira

Tenperatura maximoak igo egingo dira
EGURALDIA | Hodeiak gutxituz joango dira
2025/07/03 09:12
eta kitto!

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da goizean goiz; eguerdi inguruan hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Arratsalde-gauean bero-hodei batzuk izango dira. Goizean goiz euri txikia egingo du. Arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak egin ditzake noizbehinka.

Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean iparraldetik finkatu eta ahul-bizi ibiliko da.

Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet