EGURALDIA | Sagardo Egun eguzkitsua izango dugu

EGURALDIA | Sagardo Egun eguzkitsua izango dugu
2023/10/06 10:35
eta kitto!
Gaur eta asteburuan eguzkia izango da nagusi zeruan eta, beraz, Sagardo Eguna eguzkiarekin eta beroarekin gozatuko dugu.

Gaur goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusi izanik. Arratsaldean brisa ibiliko da.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.

 

Iturria: Euskalmet