EGURALDIA | Tenperatura altuak egun hauetan
Eguzkia izango da nagusi, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira
2025/06/10
10:17
eta kitto!
Goiz-lanbroa. Hauts-gandua ager daiteke. Eguzkitsu egongo da, goi-hodeiekin. Arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake; zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra bota dezake.
Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdera ahul egingo du, tarte biziekin. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke.
Tenperatura nahikoa edo nabarmen igoko da.
Iturria: Euskalmet