EGURALDIA | Tenperaturek gora egingo dute gaurtik aurrera
2023/05/02
08:34
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodeien tarteekin, batez ere azken orduetan.
Haize ahula eta aldakorra ibiliko da. Arratsaldean ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da.
Tenperatura maximoak nabarmen edo asko igoko dira.
Iturria: Euskalmet