EGURALDIA | Zaparrada giroa egunean zehar
2023/12/08
08:43
eta kitto!
Zaparrada giroa ipar partean. Zaparradak itsasotik sartuko dira, eta Kantauri isurialdean eta, bereziki, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa ipar partean eta Iparralden eragingo dute; bertan, mardul bota dezake eta ekaitzak ere jo dezake.
Arratsaldean euria ekialdera mugatuko da eta zonalde horretan gauean atertuko du. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, goiz erditik aurrera, oro har, ateri egongo da eta hodeitza zertxobait zulatuko da. Goizean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da eta kostaldean indartsu ibiliko da; arratsaldean ahuldu eta gauean hegotik finkatuko da.
Tenperatura maximoak atzoko maila berdintsuan mantenduko dira.
Iturria: Euskalmet