EGURALDIA | Zaparrada txikiak botako ditu

EGURALDIA | Zaparrada txikiak botako ditu
2024/01/11 08:29
eta kitto!

Zerua oso hodeitsu egongo da; egunaren amaieran ostarteak irekiko dira. Zaparrada txikiak botako ditu, sarriago eta probabilitate handiagoarekin goizean, zenbait lekutan noizbehinka ertainak izan daitezke goizean goiz. Elur-kota 500 m inguruan egongo da, arratsaldean igo egingo da eta azken orduetan 900-1000 m inguruan egongo da.


Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da.


Tenperaturan, aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du.



Iturria: Euskalmet