EGURALDIA | Zaparradak gaur ere
2023/05/12
08:34
eta kitto!
Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparradak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren lehen partean; orduan trumoitsuak izan daitezke.
Goizaldean mendebal-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da eta gainerako orduetan ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi, bolada gogorrekin.
Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.
Iturria: Euskalmet