EGURALDIA | Zerua oso hodeitsu egongo da gaurkoan

EGURALDIA | Zerua oso hodeitsu egongo da gaurkoan
2023/07/06 08:13
eta kitto!

Eguraldiraren iragarkiaren arabera, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, egunaren erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak bota ditzake; arratsaldean zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake.


Ipar/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, arratsaldean tarte biziekin. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.


Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.



Iturria: Euskalmet