EH Bilduk Europako Funtsei begira proposamenak adosteko foroa sortzea eskatu du
2021/01/29
11:34
eta kitto!
Europar Batasunak laguntzak bideratuko ditu COVID-19aren pandemiak eragindako egoerari aurre egiten laguntzeko. Europako Funtsak jasotzeko, udalek proposamenak egin ahal izango dituzte eta EH Bilduk berebizikoa ikusten du Eibarren foroa sortzea proposamenak adosteko. “PSEk gutxiengoan gobernatzen du eta herriko egoera sozioekonomikoak eta urbanistikoak alderdi guztion talde-lana eskatzen du”, Bilduren ustez.
Epe luzerako laguntzak izango direnez, EH Bilduko beharrezkoa ikusten du ezberdinen arteko akordioak eta adostasunak egotea. “Alderdi guztion artean Eibarko hiriaren eraldaketa, errekuperazio eta erresilientziarako egokienak diren proiektuak adostea beharrezkoa da. Udalek ere laguntza hauek eskatzeko aukera izan dezakete, goazen Eibarren beraz, adostasun foro bat martxan jartzera”, diotenez.
EH Bilduren berbetan, “abenduaren 30ean prentsan irakurri genuen Arriola sailburuak Estaziño-Azitain zatirako trenaren estaldurarako laguntza eskaera bideratu nahi duela Europara. EH Bildu ez dago batere ados eskaera honekin, ezta argudiatzen diren arrazoiekin ere. Gainera, udalean oposizioko alderdion kontrakotasuna duen eskaera honen berri prentsa bidez izatea ez da batere serioa. Ez ahal zuen merezi udal kontrasterik? Gainera, proiektu honek enpresa eraikitzaileen berraktibazioa ekarri eta enplegua sortuko lukeela argudiatzen du Arriolak. Arrazoi sinplista EH Bildurentzat. Enpresa eraikitzaile erraldoiak laguntzen jarraitu behar al dugu? Ze motatako enplegua sortuko lukete gainera?”.