EH Bildu nagusitu da Debabarreneko bozketetan

EH Bildu nagusitu da Debabarreneko bozketetan
2023/05/29 12:07
eta kitto!

Eskualdean EH Bilduk eskuratu du boto gehien, bigarren indarra den EAJ-PNVk baino 1.166 boto gehiago. PSE-EE izan da hirugarren indarra 7.760 botorekin eta laugarrena, berriz, Elkarrekin, 2.302 boto jasota. Azkenik, PPk, 1.457 eskuratu ditu. Herriz herriko emaitzei erreparatuz gero, EHBilduk lau herritan irabazi du: Soraluzen, Mendaron (aurretik EAJ zegoen), Deban eta Mutrikun; EAJk bi herritan: Mallabian eta Elgoibarren;  eta, azkenik, PSE-EE izan da indarrik bozkatuena bailarako bi herri nagusietan: Ermuan eta Eibarren. 

EGILEAK: Ubane Madera eta Egoitz Unamuno (DKT).

 


Debabarrenean, hiru alderdi nagusiek jaso dituzte 2019an baino boto gutxiago. Guztien artean, PSE-EE izan da jeitsierarik handiena izan duena, 2.371 boto galdu baititu. EAJk ere boto galera handia izan du 1373 boto gutxiago jasota eta bailarako alderdirik bozkatuena izateari laga dio.


zinegotziak_2_tokikom_700x700

 

ERMUA (17 zinegotzi):

Ermuan, PSE-EEk irabazi ditu hauteskundeak baina 2019ko hauteskundeetan baino 1.091 boto gutxiago eskuratu ditu eta zinegotzi bat galdu du. EAJ-k ere zinegotzi bat galdu du eta ostera, EH Bilduk zinegotzi bat gehiago eskuratu du eta bigarren indarra izatera pasatu da. PPk gora egin du eta zinegotzi bat gehiago eskuratu du. Elkarrekinek zinegotzi kopuru berari eutsi arren, gora egin du boto kopuruan. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: PSE-EEk 6, EHBilduk 4, EAJk 3, Elkarrekinek 2 eta PPk 2.

Ermua_barrak_tokikom_700x700

 

ELGOIBAR (17 zinegotzi):

Elgoibarren, EAJ izan da garaile baina aurreko hauteskundeetan baino 362 gutxiago jasota. Bigarren izan da EH Bildu, 10 boto gutxiago eskuratuta. Biek eutsi diote aurretik zuten zinegotzi kopuruari. PSE-EEk, ostera, zinegotzi bat gehiago eskuratu du eta Elkarrekinek zuen bakarra galdu du. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EAJk 8, EH Bilduk 7 eta PSE-EEk 2.

Elgoibar_tokikom_700x700

 

DEBA (13 zinegotzi):

Deban, EH Bildu izan da garaile 2019an baino 48 boto gehiago eta zinegotzi kopuru bera eskuratuta, baina aldi berean EAJk nabarmen egin du gora, hiru zinegotzi gehiago eskuratu ditu -aurretik zuen kopuruaren bikoitza- eta berdindu egin du EH Bilduren zinegotzi kopurua. Bestalde, Elkarrekinek, lehen aldiz, zinegotzia eskuratu du. Gogoratu behar da, 2019an Debarren Ahotsak 4 zinegotzi eskuratu zituela eta hauteskunde hauetan ez dela aurkeztu. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EH Bilduk 6, EAJk 6 eta Elkarrekinek 1.

Deba_tokikom_700x700

 

MUTRIKU (13 zinegotzi):

Mutrikun, EH Bildu izan da garaile, baina 2019an baino 189 boto gutxiago eskuratuta, hala ere, zinegotzi kopuruari eutsi dio. EAJ izan da bigarren indarra eta jeltzaleek ere 184 boto gutxiago jaso badituzte ere, zinegotzi kopuruari eutsi diote. Berdiak Equo izan da nobedadea, lehen aldiz, zinegotzi bat eskuratu baitu. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EH Bilduk 7, EAJk 5 eta Berdiak Equok 1.

Mutriku_tokikom_700x700

 

SORALUZE (11 zinegotzi):

Soraluzen EH Bildu izan da garaile, zinegotzi bat gehiago eskuratuta eta hala, gehiengo osoa eta alkatetza berreskuratu du. Izan ere, EAJk zinegotzi bat galdu du eta PSE-EE zinegotziei eutsi dien arren, ez dute gehiengoa errepikatzeko aukerarik izango. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EHBilduk 6, EAJk 4 eta PSE-EE 2.

Soraluze_barrak_tokikom_700x700

 

MENDARO (9 zinegotzi):

Mendaron EH Bilduk irabazi du, zinegotzi kopuruari eutsiz eta horrek alkatetza ziurtatu dio. Izan ere, EAJk zinegotzi bat galdu du eta PSE-EEk ere bai, zuen bakarra. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EH Bilduk 5 eta EAJk 4.

Mendaro_tokikom_700x700

 

MALLABIA (9 zinegotzi):

Mallabian, EAJ izan da garaile eta 113 boto galdu ondoren, jeltzaleek zinegotzi bat galdu dute. EH Bilduk, berriz, 2019ko hauteskundeetan baino 22 boto gehiago eskuratu ditu eta zinegotzi bat irabazi du. Honela gelditu da alderdi bakoitzaren zinegotzi kopurua: EAJk 5 eta EH Bilduk 4.

Mallabia_barrak_tokikom_700x700