Ehun lagunetik gora elkartu ziren Eibarko Finalista Egunean
Eguna ospatzeko Santakurutz, Akondia eta Arrate artean ibilaldia egin zuten umeek
2026/06/11
12:59
Ekhi Belar Errasti
Joan den igandean, ekainak 7, Eibarko Finalista Eguna ospatu zen. Ehun lagunetik gora elkartu ziren bertan eta, eguraldia lagun, egun zoragarria pasa zuten.
Goizean goiz, haurrak eta laguntzaileak Deporretik abiatu ziren, Santakurutzen hamarretakoa egin, Akondia tontorrean talde argazkia eta Arraten amaitu zuten.
Egueriko 12:00etan, dominak banatu ziren eta 69 umek sariak jaso zituzten ikasturtean zehar bost mendi irteera edo gehiagotan parte-hartzeagatik.
Makodutxoa jaten amaitu zuten eguna parte-hartzaileek.