Eibar 100 trail erronka egingo dute barixaku gauetik zapatura arte
Klub Deportiboaren mendeurrena ospatzeko Kalamua Korrikalari Taldeak antolatutako trail erronka barixakuko 22:00etan hasiko da eta, guztira 100 kilometroko ibilbidea egin ondoren, zapatuko 19:00etan amaituko da. Erronka sei etapetan banatuta dago, bakoitza 15 eta 18 kilometro artekoa, eta horietan Eibar inguruko mendi garrantzitsuenak (Kalamua, Urko, Egoarbitza, Galdaramiño…) igaroko dituzte 21 ordutan.
Etapa guztiak Deporren egoitzatik irtengo dira eta bertan amaituko. Ekintza ez lehiakorra denez, partaide guztiek ibilbidea elkarrekin egingo dute, bataz beste 5 km/orduko abiaduran. Ibilbidea markatuta ez dagoenez, antolatzaileek gidatuko dute.
Etapak honakoak dira:
Lehenengoa (Depor-Galdaramiño-Topinburu-Depor)
Irten: 22:00 / Iritsi: 01:15 / Luzera: 15 km / Igoera: 714 m / Iraupena: 3 ordu, 15 minutu
Bigarrena (Depor-Egoarbitza-Depor)
Irten: 01:15 / Iritsi: 05:00 / Luzera: 18 km / Igoera: 696 m / Iraupena: 3 ordu, 45 minutu
Hirugarrena (Depor-Aizketa-Kalamua-Depor)
Irten: 05:00 / Iritsi: 08:30 / Luzera: 16 km / Igoera: 785 m / Iraupena: 3 ordu, 30 minutu
Laugarrena (Depor-Illordo-Azkonabitza-Depor)
Irten: 08:30 / Iritsi: 12:15 / Luzera: 18 km / Igoera: 716 m / Iraupena: 3 ordu, 45 minutu
Bosgarrena (Depor-Urko-Depor)
Irten: 12:15 / Iritsi: 15:45 / Luzera: 15 km / Igoera: 934 m / Iraupena: 3 ordu, 15 minutu
Seigarrena (Depor-Akondia-Garagoitxi-Depor)
Irten: 15:45 / Iritsi: 19:15 / Luzera: 18 km / Igoera: 785 m / Iraupena: 3 ordu, 30 minutu