"Eibar 1937: 80 urte" ikuskizun osoa jasotzen duen bideoa interneten ikusgai ipini dute
2017/04/30
23:53
eta kitto!
Barixakuan Coliseo antzokian estreinatu zen eta atzo Untzagan berriz antzeztu zuten "Eibar 1937: 80 urte" ikuskizunaren bideoa bere web orrian ikusgai ipini du Udalak. Jesús Gutiérrez Arosa historialariaren gidoiari jarraituta, ikuskizunaren koordinazio artistikoaren ardura Josu Mugicak izan du. Bonbardaketaren inguruan sortutako hitzaldi dramatizatuan ehundik gora lagunek hartu dute parte, tartean Nerea Arriola biolinista, Marisol Arrillaga soinujolea, Biraka Dantza Taldea, Koro Gaztea, La Novena, Kezka Dantza Taldea, Lekim Animazioak, Itzamna, Legarreko Musika Sormenerako Gunea eta José Luis Valenciaga. Antzezleen artean, berriz, hauek daude: Juanma Cano, Izaskun Asua, Mikel Areitiourtena, Peryu Tytgat, Libe Bastida, Juanma Rodriguez, Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo, Marcos Gimeno eta Eva Rodriguez.
Ikuskizun osoaren bideoa hemen:
https://youtu.be/YQv1Ba9oyLM
Ikuskizun osoaren bideoa hemen:
https://youtu.be/YQv1Ba9oyLM