"Eibar aldeko euskara hiztegia" lehiaketan botoa emateko epea zabalik dago

"Eibar aldeko euskara hiztegia" lehiaketan botoa emateko epea zabalik dago
2017/03/06 12:52
eta kitto!
Udalak Eibarko AEK eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan antolatutako "Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketara 59 argazki aurkeztu dituzte eta orain jendeak botoa emateko unea iritsi da. Argazkiak www.eibarko-euskara.eus orrian ikusgai daude eta, botoa emateko, zuentzat hiztegiko berba egokien irudikatzen duen argazkia aukeratu behar duzue eta "botoa" jartzen duen tokian klik egin. Botoa emateko azken eguna martxoaren 19a izango da. Bi sari emango dira: epaimahaiak emandakoa eta jendearen boto gehien jaso dituena.