Eibar, Alzheimerrarekiko Hiri Solidarioa
2013/01/22
00:00
eta kitto!
Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkarteak Eibarko Udalari bere deklarazioarekin bat egiteko eskaera egin eta honek atzo (astelehena, hilak 21) aho batez onartzea erabaki zuen Bozeramaile Batzarraren bileran. Horrela, Alzheimerrarekiko Hiri Solidario izatea erabakita, "arazo larri honekiko duen kezka" adierazi nahi du Udalak.