Eibar-Athletic partidurako sarrerak agortu egin dira

Eibar-Athletic partidurako sarrerak agortu egin dira
2023/12/27 12:54
eta kitto!
Eibar KE-k atzo jarri zituen Athletic-en aurka urtarrilaren 7an jokatuko duen Kopa partidurako sarrerak, baina talde armaginak jakinarazi duenez, sarrerak agortu egin dira dagoeneko.

Sarrera barik gelditu direnek, dena dela, aukerak izan ditzakete sarrerak lortzeko. Eibarrek esan duenez, abonatuek sarrerak liberatu ahala, salgai jarriko dituzte.