Eibar B xake taldeak beste garaipen bat lortu du
Klub Deportiboko Eibar A-k eta Eibar C-k, ostera, galdu egin zuten
2026/02/02
12:11
Ekhi Belar Errasti
Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 4. txanda jokatu da asteburuan. Eibarko Klub Deportiboko hiru taldek dihardute lehian bertan eta garaipen bakarra lortu dute.
Hirugarren mailan jokatzen duen Eibar B-k lortu zuen Deporrekoek garaipen bakarra, Agustin de Leiza C-ri 1-3 irabazita. Maila berean ari den Eibar C-k, ostera, 4-0 galdu zuen Zalek B-ren aurka.
Maila gorenean ari den Eibar A-k, bestalde, Gros D izan zuen arerio eta 3-1 galdu zuen donostiarren aurka.
Hurrengo asteburuko neurketak
- Maila gorena:
- Eibar A – Astigarraga
- Hirugarren maila:
- Eibar B – Goierri B (Urretxu)
- Eibar C – Zarautz B