Eibar B xake taldeak beste garaipen bat lortu du Taldekako Gipuzkoako Txapelketan
Deporreko A eta C taldeek galdu egin zituzten euren lehiak
2026/01/26
18:05
Ekhi Belar Errasti
Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Eibarko Klub Deportiboko taldeetatik bakarrak lortu zuen bere lehia irabaztea. Hirugarren Mailan dabilen Eibar B taldeak 3-1 irabazi zion San Rokeri, eta maila berean ari den Eibar C-k, bere aldetik, 4-0 galdu zuen Tolosaren aurka.
Maila Gorenean jokatzen den Eibar A-k ere bere neurketa galdu zuen, 2,5-1,5, Hondarribia Marlaxka B-ren aurka.
Hurrengo asteburuko neurketak
- Maila gorena:
- Gros D – Eibar A
- Hirugarren maila:
- Agustin de Leiza C (Andoian) – Eibar B
- Zaleak B (Bergara) – Eibar C