Eibar, Bergara eta Elgetako lurretan parke eolikoa jartzeko baimena eskatu dute
Arena Power Solar 10 S.L. enpresak Eibar, Bergara eta Elgeta artean parke eoliko bat eraikitzeko baimena eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Parke eoliko horrek sei errota izango lituzke eta 39,6 megawatteko potentzia.
Eibarko egitasmoaren berri eman zuen ostiralean EAEko Agintaritzaren Aldizkariak, eta maiatzaren 15eko data du. Eibar, Elgeta eta Bergara artean kokatuko litzateke, Bergarako Basalgo auzotik gertu. Berria eginkariak argitaratu duenez, "Gipuzkoan baimena eskatu duten parke eoliko egitasmoen artean handiena izango litzateke Eibarkoa, Piaspeko egitasmoaren aurretik -Azpeitia, Zestoa eta Errezil-, zeina Statkraft Norvegiako multinazional publikoak egin nahi baitu". Aurreko astean Azpeitia, Errezil eta Zestoko udalek alegazioak aurkeztuko dituzte.
Eibar, Elgeta eta Bergarako mugarteei dagokiona ez da azken egun hauetan Gipuzkoan egin den eskaera bakarra. Enigma Green Power enpresak parke eolikoa Hernanin egitea eskatu baitio dio Eusko Jaurlaritzari: bost haize errota izango lituzke, eta 33 megawatteko potentzia instalatuta. Parkea Adarra eta Zaburu mendien artean kokatuko litzateke; Ereñotzu auzoaren iparraldean, eta Aranorekin eta Goizuetarekin (Nafarroa) mugan.