Eibar beste ezusteko bat emateko prest zelairatuko da

Eibar beste ezusteko bat emateko prest zelairatuko da
2012/12/18 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 18) Malaga taldea hartuko dute eibartarrek Ipuruan, 20.00etan hasiko den norgehiagokan. Aurreko astean San Mamesen nagusitu eta gero, Eibarrek beste ezusteko bat eman nahi du gaur Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko neurketan. Izan ere, Eibar KE Kopan aurrera egiten jarraitzeko moduan dagoen Bigarren B Mailako talde bakarra da.