Eibar BHI-ko ikasleek “Tren geltokia” ikuskizuna aurkeztuko dute bihar, publiko zabalarentzat
2023/05/09
10:44
eta kitto!
Eibar BHI-ko ikasleek “Tren geltokia” ikuskizuna taularatuko dute, Debabarreneko Eskolarteko 38. Antzerki Erakusketaren baitan. Lau emanaldi egingo dituzte, hiru saio (bihar 10:00etan eta barixakuan 10:00etan eta 12:00etan) bakarrik ikastetxeentzat izango dira, baina bestea publiko zabalarentzat izango da, bihar (eguaztena) 19:00etan, Coliseo antzokian. Sarrerak 5 euro balio du.
Andrea Covadonga eibartarrak zuzendutako lan honetan parte hartuko duten ikasleak Jone Avellaneda, Izaro Azpiri, Sebinda Mendy, Vera Rodriguez, Isabela Calera, Mariama Sarr, Aitana Cruzado, Olatz Calderón, Garazi Hernández, Nohayla Leblane, Nahia Prol, Ane Gerrikagoitia, Maialen Salaberria, Izaro Bastida, June Alkorta, Adara Gutierrez, Ane Hernández, Kenan Mujanovic, Naia Fernández, Ariatny Sánchez, Eider Serrano, Arrate Aizpuru, Khadija El Garch, Julen Espiga, Luna Campos, Izei Avilés, Marwa Raja, Miguel Diaz, Elena Etxebarria, Unai, Mohamed eta Anton Andonegi dira.